Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearekin bat etorriz, jakinarazten dizugu: SUKALARRIDE S.L (Helbidea: Iurre Auzunea, 17, 20400 , TOLOSA , GIPUZKOA, IFK: B20526828), Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua (1516 liburukia, 29 . orria, SS-10229) dela webgune honen titularra. SUKALARRIDE S.L.-k interneteko erabiltzaileen esku jarri duen webgune honetara (aurrerantzean sukalarride) sartzeko eta berau erabiltzeko arauak ezartzen dituzte baldintza orokor hauek. Webgunean sartzeak berekin dakar baldintza hauek inolako salbuespenik gabe onartzea. Webgune honetan eskainitako zenbait zerbitzuren erabilerarako, kasuan kasuko baldintza bereziak hartuko dira aintzat, eta zerbitzu horiek erabiltze hutsagatik onartutzat emango dira baldintza berezi horiek. Sukalarrideren jabetza intelektualeko eskubideak, iturri-kodea, diseinua, nabigazio-egitura, datu-basea eta oro har webgunean jasotzen diren elementuak SUKALARRIDE S.L.-ren jabetzakoak dira. , Beraz, hari dagokio eta ez beste inori, elementu horiek nahi duen eran baliatzeko eta ustiatzeko eskubidea, eta, bereziki, erreproduzitzeko, banatzeko, komunikazio publikorako eta eraldatzeko eskubidea. Baimenduta dago sukalarrideko edukia ikustea, inprimatzea eta partzialki deskargatzea, betiere baldintza hauek betetzen badira: – Sukalarrideren helburuekin bat etortzea. – Informazioa lortzeko eta norberaren erabilera pertsonal eta pribaturako baliatzeko asmo hutsarekin egitea. Berariaz debekatuta dago: – Webguneko edukiak helburu komertzialekin erabiltzea, edo banatzeko, publikoki erakusteko, eraldatzeko edo deskonpilatzeko erabiltzea. – Sukalarrideko edukiak moduren batera edo bestera aldatzea. – Webgunean dauden grafiko, ikur edo irudiak haien ondoan dauden gainerako irudietatik bereizita erabiltzea, kopiatzea eta banatzea. Sukalarriden jasotako informazioa baimenik gabe erabiltzeak, berriro saltzeak edo SUKALARRIDE S.L.-ren jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratzeak legean ezarritako erantzukizunak ekarriko ditu berarekin. SUKALARRIDE S.L.-k eskumena izango du nahi duenean eta aldez aurretik inolako ohartarazpenik egin gabe, webgunean jasotako informazioa, haren egitura eta aurkezpena eta sarbiderako baldintzak aldatzeko eta eguneratzeko. SUKALARRIDE S.L.-k ez du bermatzen ez dela etenik edo akatsik izango webgunean edo edukietan sartzean, ez eta informazio hori uneoro eguneratua egongo denik ere. SUKALARRIDE S.L.-k, jakiten duenean akatsak edo konexioan etenak daudela edota edukiak ez daudela eguneratuta, egin beharreko lanak egingo ditu akatsak zuzentzeko, komunikazioa berregiteko eta edukiak eguneratzeko, beti ere ez baldin badago hori ezinezko edo oso zaila egiten duen arrazoiren bat. Webgunea dagoen zerbitzaria (SUKALARRIDE S.L.-ren jabetza hori ere) fisikoki 1and1-en instalazioetan dago; hor mantentze- eta konektibitate-zerbitzua ematen zaio, «hosting» kontratuan ezarritako baldintzetan. Hornitzailearen webgunean dago kontratu hori. Sukalarrideren webgunean sartzea eta bertan jasotako informazioa baimenik gabe erabiltzea, egiten duenaren ardura izango da eta ez beste inorena. Enpresak ez du inolako erantzukizunik izango sarbide edo erabilera horrek sor ditzakeen ondorio, kalte eta galerengatik. SUKALARRIDE S.L.-k ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzailearen sistema informatikoan (hardwarea eta softwarea) eta ordenagailuko fitxategi eta dokumentuetan segurtasun-akatsak eta kalteak gertatzen badira, hauen ondorioz: webguneko zerbitzuetara eta edukietara konektatzeko erabiltzaileak duen ordenagailuan birusen bat egotearen ondorioz; nabigatzaileak gaizki funtzionatzearen ondorioz; nabigatzailearen gaurkotu gabeko bertsioak erabiltzearen ondorioz. SUKALARRIDE S.L.-k ez du inolako erantzukizunik izango bere webguneko esteketan dauden edukiengatik, beti ere bere webgunetik kanpokoak badira, eta ez du bermatuko haietan birusik edo bestelako elementurik ez dagoenik eta horiek erabiltzailearen sistema informatikoan (hardwarea eta softwarea), ordenagailuko dokumentuetan eta fitxategietan kalterik sortuko ez dutenik; beraz, ez du inolako erantzukizunik izango arrazoi hori dela eta erabiltzaileari sortutako edonolako kalteengatik. Webgunearen sarbidea edo erabilera dela eta sor daitekeen edozein auzi edo desadostasun bideratzeko, SUKALARRIDE S.L.-k eta erabiltzaileak SUKALARRIDE S.L.-ren udalerriko epaitegietara joko dute, eta berariaz uko egingo diote beste edozein foruri. Erabiltzaileak Espainiatik kanpo badu bizitokia edo egoitza, SUKALARRIDE S.L.-k eta erabiltzaileak Donostiako hiriko epaitegietara joko dute, eta berariaz uko egingo diote beste edozein foruri.